miércoles, 9 de septiembre de 2009

Txoria eta l'estaca



Laura Mintegi


Hegoak ebaki banizkio, neria izango zen, ez zuen aldegingo; bainan honela, ez zen txoria izango, eta nik txoria nuen maite. Trala laralala lala lala...». «Si estirem tots, ella caurà i molt de temps no pot durar. Segur que tomba, tomba, tomba, ben corcada deu ser ja. Si jo l'estiro fort per aquí, i tu l'estires fort per allà, segur que tomba, tomba, tomba, i ens podrem alliberar».

Mikel Laboak 1974an atera zuen «Bat-Hiru» diskoa, generalisimoa bizirik zegoela, «Txoria txori» herri kanta tartean zela. Abestia kantatzen genuenok bagenekien Laboa ez zela ari hegazti baten inguruan. Askatasun faltaren metafora zen hegorik gabeko txoria.

Lluis Llach-ek 1968an jendarteratu zuen «L'estaca» eta Gorka Knörrek euskaraz abestu zuen, «Agure zaharra» izenburuaz: «Bainan guztiok batera, saiatu hura botatzera, usteltzen hasia dago, ta laister eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola-nola, laister eroriko dan».

Bota behar genuen estaca hura, jakina, diktadorea zen, baina ezin argi esan hirurogeigarren hamarkadan, zentsura bizi-bizirik zegoela.

Txoria eta l'estaca, askatasun gosearen sinboloak, bizi-bizirik daude generalisimoa hil eta 29 urtera. Hori du mendiari ateak ipini nahi izateak, ezinezkoa dela eta gainera inposiblea.

Egungo sortzaileek bide beretik ibili behar izango dute, ez badute Audientzia Nazionalera joan nahi. Gaztesarekoak dira gaur, eta bihar-etzi gutariko beste edozein eramango dute hara.

Bitartean txoriez eta hesolez mintzatuko gara, eta sortuko ditugun sinbolo berriek bizirik iraungo dute gaurko agintariak kanposantura eraman ostean ere.

0 comentarios: